2025/01/03

Urtarrilaren 5

GABON OSTEKO EGUNAK

Antifonak eta salmoak II. asteko egunekoak

Astelehena, Martitzena, Eguaztena, Eguena, Barikua, Zapatua

 

Jainkoaren itza

Jk 7, 26-27

     Jakituria betiko argiaren errainu distizaria da, Jainko-indarraren ispilu orban bakoa, eta Haren on-izatearen irudi. Bakarra izanik ere, dana egin daike. Bera aldatu barik, barri egiten dau dana. Gizaldiz gizaldi arima santuetara zabalduz, Jainkoaren adiskide eta profeta egiten dauz.


R/. Ezagutuazo dau Jaunak. * Alleluia, alleluia. Ezagutuazo.
V/. Beragandiko garaipena. Alleluia.
     Aintza Aitari. Ezagutuazo.

 

Bened. ant.  Agertu da Jauna, eta askatu dau bere erria.

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
    behinola bere profeta zituenen bidez;
    salbazinoa gure etsaien menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

 
 

Ant. Agertu da Jauna, eta askatu dau bere herria.

 

Eskariak

     Goretsi daigun Kristo, Bera egin dau-ta Jainkoak gure jakintza, zuzentasun, zintzotasun, eta salbazino. Egin deiogun dei uste osoz, esanez:

Zure jaiotzak, Jauna, salbau gaizala.

     —Guztien Errege, artzainek oihaletan aurkitu zinduezana: * egin gaizuz, Zure pobretasunaren eta apaltasunaren gogozko jarraitzaile.

     —Zeruetako Jauna, Zure errege-aurkitik azken-mailaraino jaitsi zinana: * erakutsi eiezu gizakiei, beheragoko senideak aintzat eukitzen.

     —Kristo, betiko argi, gure haragia hartzean gure pekatuaz kutsatu ez zinana: * egizu, sinistedunak, lurreko ondasunak erabiltzean, ez daitezala kutsatu.

     —Zure Eleizearen jainkozko ezkontide, Eleiza babesten dauan gaztelu sendo: * egizu, kristauek, bertan leial iraunez, salbazinoa aurkitu daiela.

(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).


Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.


Otoitza

     Jainko Jauna, zure Semearen jaiotzaz miragarriro hasi zendun zure herriaren salbazinoa; emoiguzu fede sendoa zure zerbitzarioi, Kristo gidari dogula, agindu jakun zeruko saria jadetsi daigun. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.


Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.