Gabon aldiko I. Domekea
Familia Santua
GORESPENAK
Agurra
V/.
Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Aleluia.
Goratzarrea
Salterioa
1 Ant. Jesusen gurasoak Jerusalemera joaten ziran urtero Pazko-jaietan.
62 Salmoa
Jainko, neure Jainko zaitut,
goizetik bilatzen zaitut,
zeure egarriz daukat gogoa,
zeure irrikaz haragia,
lur idor, egarri, ur barik dirudi.
Egona nozu Zuri begira jauretxean,
zure ospea ta indarra ikusi-nahian.
Bizia baino hobea da-ta zure maitasuna,
ezpanok zure goralpena egingo dabe.
Goretsiko zaitut bizi nazan artean,
jasoko ditut eskuok zure izenean.
Gurinez eta maminez lez beteko jat gogoa,
ezpan-ikaraz goretsiko zaitu nire ahoak.
Zutaz oroitzen naz ohe-ganean,
Zeu gogoratzen zaitut gauean.
Zeu bihurtu zara-ta nire laguntzaile,
pozez oihu dagit zure hegoen gerizpean.
Nire gogoa Zuri itsatsia dago,
zure eskoiak eutsita nago.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jesusen gurasoak Jerusalemera joaten ziran urtero Pazko-jaietan.
2 Ant. Umea hazten eta indartzen joian, eta jakituriaz betetzen; eta Haregaz Jaungoikoaren grazia egoan.
Kantika: Dn 3, 57-88. 56
Jaunak egindako guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruak, bedeinkatu eizue Jauna.
Zeru-gaineko ur guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren gudari guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Eguzki eta ilargi, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko izarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Euri ta ihintz guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
haize guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Su eta beroak, bedeinkatu eizue Jauna;
hotz eta hotz-min, bedeinkatu eizue Jauna.
Ihintz eta langar, bedeinkatu eizue Jauna;
izotz eta jelak, bedeinkatu eizue Jauna.
Aintziar eta edur, bedeinkatu eizue Jauna;
gauak eta egunak, bedeinkatu eizue Jauna.
Argi eta ilunpeak, bedeinkatu eizue Jauna;
tximist eta hodeiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Bedeinkatu bei Jauna lurrak:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Mendi eta muno, bedeinkatu eizue Jauna;
lur ganean ernetzen diran guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Iturriak, bedeinkatu eizue Jauna;
itsaso eta ibaiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Baleak eta uretan dabiltzan guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko hegazti guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Piztia eta abere guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Giza-seme-alabak, bedeinkatu eizue Jauna;
israeldarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Jaunaren abadeak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren morroiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Espiritu eta arima zintzoak, bedeinkatu eizue Jauna;
santu eta biotz-apalak, bedeinkatu eizue Jauna.
Ananias, Azarias, Misael, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatu daiguzan Aita eta Semea Espiritu Santuarekin:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatua Zu zeru-sabaian:
aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.
Ant. Umea hazten eta indartzen joian, eta jakituriaz betetzen; eta Haregaz Jaungoikoaren grazia egoan.
3 Ant. Umearen aita-amak harriturik egozan, umeagaitik esaten ziranakaz.
149 Salmoa
Kanta Jaunari kantu barri,haren gorespena zintzoen batzarrean entzun bedi.
Poztu bedi Israel bere Egileagan,
alaitu beitez siondarrak euren erregeagan.
Goretsi beie Haren izena dantzarekin,
egin beioe goratzarre zaldabai eta kitararekin.
Maite dau-ta Jaunak bere herria,
umilak ditu garaipenez jantziak.
Goraldi horretaz zintzoak alaitu beitez,
euren etzun-lekuetan oihu egin beie pozez.
Bego Jainkoaren goralpena hareen eztarrietan,
egon beitez aho biko ezpatak hareen eskuetan;
atzerriengandik mendekua hartu daien,
herriak zigortu daiezan;
hareen erregeak lotu daiezan katez,
hareen handikiak, burdin-uztaiez.
Idatzirik dagoan epaia jazo bedi:
gorapide hau dagokie Haren zintzo guztiei.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Umearen aita-amak harriturik egozan, umeagaitik esaten ziranakaz.
Jainkoaren itza
Aintzat euki aita eta ama, luzaroan bizi izan zaitezan eta zoriontsu izan, Jaunak, zure Jainkoak, emongo deutsun lurrean.
R/. Kristo, Jainko biziaren Seme. * Erruki zakiguz. Kristo.
V/. Maria Birjinagandik jaio zinan hori. * Erruki.
Aintza Aitari. Kristo.
Bened. ant. Argitu gaizuz, Jauna, zure familiaren ereduez,
eta zuzendu gure oinok bake bidean.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta zituenen bidez;
salbazinoa gure etsaien menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Argitu gaizuz, Jauna, zure familiaren ereduez,
eta zuzendu gure oinok bake bidean.
Eskariak
Goraldu daigun, lurreko familia bateko seme egin zan Jainko biziaren Semea, eta esan deiogun:
Jesus, menpeko egina, zintzotu gaizuz.
—Jesus, Aitaren betiko Hitza, Maria eta Joseren menpeko egin zinana: * erakutsi eiguzu apaltasuna.
—Gure irakasle, Zuk esanak eta eginak bihotzean gordetzen ebazan zure Amak; * egizu, zure hitza entzun daigula, bihotz on eta garbian.
—Kristo, munduaren egile izanik, harotzaren seme deitua izan zinana: * emoiguzu, lanerako ardura.
—Nazareteko familian, jakintzaz, adinez eta
graziaz handitzen zinoiazan, Jainkoaren eta gizakien aurrean; * egizu, gure
buru zaran ezkero, gauza guztietan zeure izanean hazi gaitezala.
Gure Aita zeruetan
zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko gure Aita, Familia santua emon deuskuzu jarraibide eder; egizu, gure familietan ere familiako bizitza zintzoan eta
alkarren maitasunean hari jarraituz, betirauneko zoriona izan daigula zeruko
etxean. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin
eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta
gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/.
Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.