2025/01/02

Urtarrilaren 3

GABON OSTEKO EGUNAK

Antifonak eta salmoak II. asteko egunekoak

Astelehena, Martitzena, Eguaztena, Eguena, Barikua, Zapatua

 

Jainkoaren hitza 

       Is 2, 3-4

     Esan Siongo iriari: Bajatortzu zure Salbatzailea; Berekin dakar bere saria; eta bere aurretik, irabazia. «Herri santu» deituko deutsoe, «Jaunak askatuak».


R/. Ezagutuazo dau Jaunak. * Alleluia, alleluia. Ezagutuazo.
V/. Beragandiko garaipena. Alleluia.
     Aintza Aitari. Ezagutuazo.

 

Bened. ant.  Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa, agertu eta askatu gaituena.

 
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
    behinola bere profeta zituenen bidez;
    salbazinoa gure etsaien menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.
 

Ant.  Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa, agertu eta askatu gaituena.

 

Eskariak 

     Dei egin deiogun, Jainkoaren Seme dan gure Erosleari, gizakia barritzearren, gizon egin zan-eta, eta esan deiogun:

Egon zaitez geugaz, Emmanuel.

     —Jesus, Jainko biziaren Seme, Aitaren dirdai, betiko Argi, aintzaren Errege, Zuzentasunaren Eguzki, Maria Birjinaren Seme: * zure Gizakundearen aintzaz, argitu eizu egun hau.

     —Jesus, Kontsejatzaile harrigarri, Jainko indartsu, betiko Aita, Bake-errege: * zure gizatasunaren zuzentasunez, zuzendu eizu gure bidea.

     —Jesus, guztiz ahaltsu eta eroakor, esaneko eta bihotz-apal: * erakutsi eiguzu guztioi samurtasunaren indarra.

     —Jesus, behartsuen Aita, zure sinistedunen aintza, Artzain on, geriza bako Argi, muga bako Jakintza, neurri bako Ontasun, gure bizi eta bide: * emon zure Eleizeari, behartsu izateko gogoa.

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

Otoitza

     Jainko Jauna, Ama Birjinagandik jaiotako Zure Seme gizon egina, pekatuaren menpetik libre egin zenduan. Egizu, Kristogan bizi barrira sortu garanok, pekatu zaharraren kutsuetatik garbitu gaitezala. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.

Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak. R/. Amen. 

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.