Agerkundeko jai nagusira arte
Aspaldian
Aspaldian, urrunean,
sortu zen Jainko-Semea,
gaur sortzen da gure artean:
zabalik euki etxea,
zabalik bihotz-barnea.
R/. Gaur sortzen da gure artean:
zabalik euki etxea,
zabalik bihotz-barnea.
Ilunpetan,
giltzapetan
hor zaudetenak, gaur jaiki!
Horra, Jauna bizi hontan:
egin da gizon osoki;
munduak ori baleki!
Jainko-seme gera
denak,
Jainkoa gizon or bait da.
Hartu ditu gure minak:
bihotzez Hari josita,
Jainko gaitezen gu gerta.
Bihotzetan dugu orai
Eguberriko izarra.
Egin gaitu Kristok anai:
Hura dugu Jaun bakarra,
Hura barneko indarra.