2025/01/04

Urtarrilaren 12

Gorespenak

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
    Hasieran zen bezala orain eta beti
    gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.

Goratzarrea


GOIZ-ARGIA

Goiz-argia,
hilik zeudenen / eguzkia:
itsuengana / etorria,
goza dezaten / argi berri / pizgarria.
Zatoz, / Jesus Jauna,
diren guztien / argia.

Heldu da; hona
Jaunaren eguna.
Ongi etorri,
Jaunak igorri
Salbatzaileari!

Jainko-Bildots,
berriz herrira / gidaria;
odola duzu, / isuria,
ardi galduei / emateko / Zuk bizia.
Zatoz, / Jesus Jauna,
ur bizi duen / artzaina.

Jesu Kristo,
Aitak Zuregan / du gozoa;
uretan sartuz / eta hilez,
eman diozu / gizonari / Bataioa.
Zatoz, / Jesus Jauna,
erreinurako / bidea.

Harkaitz berri,
ibai bizien, / iturria:
hor zaude bihotz-/ irekia,
ase dadien / fededunen / egarria.
Zatoz, / Jesus Jauna,
sekulako ur / bizia.

Suzko laino,
gauez argitzen / gaituzuna:
Kalbarioko / minen barna,
agertu duzu / gu nolaz joan / zeruraino.
Zatoz, / Jesus Jauna,
Jainko Aitaren / berdina.

Ezkon-berri,
gurutz-eztaien / hain egarri:
ura diguzu / ardo egin,
Jainko-semeen / sinistea / piztu dadin.
Zatoz, / Jesus Jauna,
zure lurraren / pizgarri.

Jainko-Seme,
Espirituak / argitua:
Zure mintzoa / da zabaldu,
eta piztu du / munduz-mundu / goiko sua.
Zatoz, / Jesus Jauna,
goiko aintzaren / betea.

 ___________________________

Salmodia

Antifonak eta Salmoak asteko egunekoak

AstelehenaMartitzenaEguaztenaEguenaBarikuaZapatua

 ____________________________

 

Jainkoaren itza

Jk 7, 26-27

     Jakituria betiko argiaren errainu distizaria da, Jainko-indarraren ispilu orbangabea, eta Haren on-izatearen irudi. Bakarra izanik ere, dana egin daike. Bera aldatu barik, dana egiten dau barri. Gizaldiz gizaldi arima santuetara zabaltzen dela, Jainkoaren adiskide eta profeta egiten dauz.


R/. Errege guztiek * ahuspez gurtuko dabe. Errege.
V/. Atzerri guztiek zerbitzu egingo deutsoe. Ahuspez.
     Aintza Aitari. Errege.

Bened. ant.  Galileako Kanan egin ebazan Jesusek bere lehenengo ezaugarriak, eta bere aintza azaldu eban.

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
    behinola bere profeta zituenen bidez;
    salbazinoa gure etsaien menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.


Ant.  Galileako Kanan egin ebazan Jesusek bere lehenengo ezaugarriak, eta bere aintza azaldu eban.

Eskariak
     Goretsi daigun Kristo, Jainkoaren irudia, eta uste osoz esan deiogun:

Kristo, Jainko biziaren Seme, entzun gaizuz.

     —Aitaren maitasuna agertu deuskuzun Jainkoaren Seme, * agertu eiezu maitasun hori gizon-emakumeei, gure senide-arteko maitasunaren bidez.

     —Biziaren jabe azaldu zara: * emoiguzu zure biziaren betea.

     —Egizu, gure soinetan agertu daigula zure bizia, * zure hezibidean jarraituz.

     —Argitu eizuz gure bihotzak, * jainko-jakituriaren argitan sartzeko.

(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

Otoitza

     Jainko ahalguztidun betiraunekoa, zure Semearen bitartez izaki barri egin gaituzu; egizu, zure graziari esker, zure Semearen irudiko bihurtu gaitezala, Harexengan dago-ta Zugaz bat egina gure izaerea. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.


Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.