2025/01/02

Urtarrilaren 4

GABON OSTEKO EGUNAK

Goratzarreak:
Gaur ikusiko duzue
Aspaldian

Antifonak eta salmoak II. asteko egunekoak

Astelehena, Martitzena, Eguaztena, Eguena, Barikua, Zapatua

 

Jainkoaren itza

Is 45, 22-24

     Biurtu Neugana lur-bazter guztiok, salbatu nahi badozue, Neu naz-eta Jainkoa, besterik ez dozue. Neure buruagaitik egiten dot zin, egiak urten dau nire ahotik, ez dau egingo atzera: «Guztiak jarriko jataz belauniko, mihin guztik Neugaitik dau zin egingo».

 

R/. Ezagutuazo dau Jaunak. * Alleluia, alleluia. Ezagutuazo.
V/. Beragandiko garaipena. Alleluia.
     Aintza Aitari. Ezagutuazo.

 

Bened. ant.  Kristo gure Jainkoak, jainkotasun osoa Beragaz daukanak, geure haragia hartu dau eta, gizon eginik, gizadia barritu egin dau.

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
    behinola bere profeta zituenen bidez;
    salbazinoa gure etsaien menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.
 

Ant.  Kristo gure Jainkoak, jainkotasun osoa Beragaz daukanak, geure haragia hartu dau eta, gizon eginik, gizadia barritu egin dau.

 

Eskariak

     Goretsi daigun Kristo, Jainkoaren betiko Hitza, haragian agertua, mezulariei azaldua eta atzerritarrei iragarria; eta geuk ere autortu daigun, esanez:

Gurtzen zaitugu, Jainkoaren Seme bakar.

     —Gizadiaren Salbatzaile, gu bizi-barritzeko Maria Birjinagandik etorria: * zaindu gaizuz, bera lagun, txarkeria guztietatik.

     —Betiko zuzentasuna munduan dirdaiazo zenduan: * zuzendu eizuz, zeure argiz, egun hau eta gure bizia.

     —Aitaren maitasuna erakutsi zeunskun Jainkoaren Seme: * egizu, geuk ere, gure maitasunaren bidez, Haren maitasuna gizartean ezagutuazo daigula.

     —Gure artean jarri zenduan bizilekua: * egin gaizuz Zure bizilagun zeruetako erreinuan.

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 

Otoitza

     Jainko ahalguztiduna, mundua argi barriz argitzen dauan Salbatzaileak argitu daizala gure bihotzak eta barritu beti. Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.

 

Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.