2024/12/23

01/01_Jainkoaren Ama Maria

01/01 Jainkoaren Ama Maria

 GORESPENAK

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
    Hasieran zen bezala orain eta beti
    gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.

 

Goratzarrea

 —Gaur ikusiko duzue

 Aspaldian

 

Salterioa

 

1 Ant. Joseren zugatz-ondotik kimu barria sortu da, Jakoben etxetik izarra; Birjinak Salbatzailea sein egin dau. Goresten zaitugu, gure Jainko.

62 Salmoa

Jainko, neure Jainko zaitut,
     goizetik bilatzen zaitut,
     zeure egarriz daukat gogoa,
     zeure irrikaz haragia,
     lur idor, egarri, ur barik dirudi.

Egona nozu Zuri begira jauretxean,
     zure ospea ta indarra ikusi-nahian.
     Bizia baino hobea da-ta zure maitasuna,
     ezpanok zure goralpena egingo dabe.

Goretsiko zaitut bizi nazan artean,
     jasoko ditut eskuok zure izenean.
     Gurinez eta maminez lez beteko jat gogoa,
     ezpan-ikaraz goretsiko zaitu nire ahoak.

Zutaz oroitzen naz ohe-ganean,
     Zeu gogoratzen zaitut gauean.
     Zeu bihurtu zara-ta nire laguntzailea,
     pozez oihu dagit zure hegoen gerizpean.
     Nire gogoa Zuri itsatsia dago,
     zure eskoiak eutsita nago.

Aintza Aitari eta Semeari,
     eta Espiritu Santuari.
     Lehen lez, orain eta beti,
     eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Joseren zugatz-ondotik kimu barria sortu da, Jakoben etxetik izarra; Birjinak Salbatzailea sein egin dau. Goresten zaitugu, gure Jainko.

 

2 Ant. Mariak Salbatzailea sortu deusku, eta Joanek Ha ikusiz, holantxe esan eban: Hona hemen, Jaungoikoaren Bildotsa; hona, munduko pekatua kentzen dauana, alleluia.

 Kantika: Dn 3, 57-88. 56

Jaunak egindako guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
     goretsi eta ospatu gizaldietan.
     Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue Jauna;
     zeruak, bedeinka eizue Jauna.

Zeru-ganeko ur guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
    Jaunaren gudari guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Eguzki eta ilargi, bedeinkatu eizue Jauna;
    zeruko izarrak, bedeinkatu eizue Jauna.

Euri ta ihintz guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
    haize guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Su eta beroak, bedeinkatu eizue Jauna;
    hotz eta hotz-min, bedeinkatu eizue Jauna.

Ihintz eta langar, bedeinkatu eizue Jauna;
    izotz eta jelak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Aintziar eta edur, bedeinkatu eizue Jauna;
    gauak eta egunak, bedeinkatu eizue Jauna.

Argi eta ilunpeak, bedeinkatu eizue Jauna;
    tximist eta hodeiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Bedeinkatu bei Jauna lurrak:
    goretsi eta ospatu gizaldietan.

Mendi eta muno, bedeinkatu eizue Jauna;
    lur ganean ernetzen diran guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Iturriak, bedeinkatu eizue Jauna;
    itsaso eta ibaiak, bedeinkatu eizue Jauna.

Baleak eta uretan dabiltzan guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
    zeruko hegazti guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Piztia eta abere guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
    goretsi eta ospatu gizaldietan.

Giza-seme-alabak, bedeinkatu eizue Jauna;
    israeldarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Jaunaren abadeak, bedeinkatu eizue Jauna;
    Jaunaren morroiak, bedeinkatu eizue Jauna.

Espiritu eta anima zintzoak, bedeinkatu eizue Jauna;
    santu eta biotz-apalak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Ananias, Azarias, Misael, bedeinkatu eizue Jauna:
    goretsi eta ospatu gizaldietan.

Bedeinkatu daiguzan Aita eta Semea Espiritu Santuarekin:
    goretsi eta ospatu gizaldietan.
    Bedeinkatua Zu zeru-sabaian:
    aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.

Ant. Mariak Salbatzailea sortu deusku, eta Joanek Ha ikusiz, holantxe esan eban: Hona hemen, Jaungoikoaren Bildotsa; hona, munduko pekatua kentzen dauana, alleluia.

 

3 Ant.  Amak betiko izena dauan Erregea sein egin dau; batean ditu amaren poza eta birjintasunaren ederra; ez da horrelakorik behin ere ikusi, ezta ikusiko ere gehiago, alleluia.

149 Salmoa

Kanta Jaunari kantu barri,
     haren gorespena zintzoen batzarrean entzun bedi.
     Poztu bedi Israel bere Egileagan,
     alaitu beitez siondarrak euren erregeagan.

 Goretsi beie Haren izena dantzarekin,
     egin beioe goratzarre zaldabai eta kitararekin.
     Maite dau-ta Jaunak bere herria,
    umilak ditu garaipenez jantziak.

 Goraldi horretaz zintzoak alaitu beitez,
     euren etzun-lekuetan oihu egin beie pozez.
      Bego Jainkoaren goralpena hareen eztarrietan,
     egon beitez aho biko ezpatak hareen eskuetan;

 atzerriengandik mendekua hartu daien,
     herriak zigortu daiezan;
     hareen erregeak lotu daiezan katez,
     hareen handikiak, burdin-uztaiez.

 Idatzirik dagoan epaia jazo bedi:
     gorapide hau dagokie Haren zintzo guztiei.

 Aintza Aitari eta Semeari,
     eta Espiritu Santuari.
     Lehen lez, orain eta beti,
     eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Amak betiko izena dauan Erregea sein egin dau; batean ditu amaren poza eta birjintasunaren ederra; ez da horrelakorik behin ere ikusi, ezta ikusiko ere gehiago, alleluia.

 

Jainkoaren itza

    Israelgo agintariak itzi egingo ditu, amak seina egin daian arte. Orduan haren senide-hondarrak Israelgo seme-alabetara bihurtuko dira. Zutunduko da, eta Jaunaren indarrez larratuko ditu, Jaunaren, bere Jaungoikoaren, izen handiz; eta bera izango da gure bakea.

 

R/. Ezagutuazo dau Jaunak. * Alleluia, alleluia. Ezagutuazo.

V/. Beragandiko garaipena. * Alleluia, alleluia.

    Aintza Aitari. Ezagutuazo.


Bened. ant.  Misterio harrigarri bat agertu jaku gaur. Kristogan bi izate alkartu dira: Jainkoa gizon egin da; eta lehen zana gelditurik, ez ebana hartu dau, ezer nahastu eta galdu barik.

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
    behinola bere profeta zituenen bidez;
    salbazinoa gure etsaien menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Misterio harrigarri bat agertu jaku gaur. Kristogan bi izate alkartu dira: Jainkoa gizon egin da; eta lehen zana gelditurik, ez ebana hartu dau, ezer nahastu eta galdu barik.

 

Eskariak

    Goretsi daigun Kristo, Espiritu Santuaren egitez Maria Birjineagandik jaioa, eta dei egin deiogun, esanez:

Maria Birjinaren Seme, erruki zakiguz.

    Maria Birjinagandik jaio zinan Kristo, Ume zoragarri eta Bake-errege: * emoiozu lur osoari bake sendoa.

    Gure Errege eta Jainko, mundura etortzearekin halako mesedea egin deuskuzu: * gure egun guztietan, sinistez eta egitez bedeinkatu zaiguzala.

    Gure kideko egin zinan: * gu zure kideko egin gaizuz.

    Gure herritar egin zinan: * gu zeruko herritar egin gaizuz.

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.


Otoitza

    Jainko Jauna, Maria Birjina ama eginez, betiko salbamena emon deutsazu gizakiari; iguzu, biziaren iturria dan Jesu Kristo zure Semea ekarri deuskuna, laguntzaile sentidu daigula zure aurrean. Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.

 

Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.