12/30 Zortzihurreneko VI. eguna
GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene
Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta
Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Aleluia.
Goratzarrea
Salterioa
1 Ant. Artzainok, nor ikusi dozue? Esan, jakinazo eiguzue: Nor agertu jaku lurrean? Jaio-barria ikusi dogu, eta aingeru-taldeak Jauna goresten, alleluia.
62 Salmoa
Jainko, neure Jainko zaitut,
goizetik bilatzen zaitut,
zeure egarriz daukat gogoa,
zeure irrikaz haragia,
lur idor, egarri, ur barik dirudi.
Egona nozu Zuri begira
jauretxean,
zure ospea ta indarra ikusi-nahian.
Bizia baino hobea da-ta zure
maitasuna,
ezpanok zure goralpena egingo dabe.
Goretsiko zaitut bizi nazan
artean,
jasoko ditut eskuok zure izenean.
Gurinez eta maminez lez beteko jat
gogoa,
ezpan-ikaraz goretsiko zaitu nire
ahoak.
Zutaz oroitzen naz
ohe-ganean,
Zeu gogoratzen zaitut gauean.
Zeu bihurtu zara-ta nire
laguntzailea,
pozez oihu dagit zure hegoen
gerizpean.
Nire gogoa Zuri itsatsia dago,
zure eskoiak eutsita nago.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen
lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Artzainok, nor ikusi dozue? Esan, jakinazo eiguzue: Nor agertu jaku lurrean? Jaio-barria ikusi dogu, eta aingeru-taldeak Jauna goresten, alleluia.
2 Ant. Aingeruak honela esan eutsen artzainei: Poz handi baten barri ona dakartsuet: gaur munduaren Salbatzailea jaio jatzue, alleluia.
Kantika: Dn 3, 57-88. 56
Jaunak egindako guztiak,
bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue
Jauna;
zeruak, bedeinkatu eizue Jauna.
Zeru-gaineko ur guztiak,
bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren gudari guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Eguzki eta ilargi, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko izarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Euri ta ihintz guztiak,
bedeinkatu eizue Jauna;
haize guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Su eta beroak, bedeinkatu eizue Jauna;
hotz eta hotz-min, bedeinkatu eizue Jauna.
Ihintz eta langar,
bedeinkatu eizue Jauna;
izotz eta jelak, bedeinkatu eizue Jauna.
Aintziar eta edur, bedeinkatu eizue Jauna;
gauak eta egunak, bedeinkatu eizue Jauna.
Argi eta ilunpeak,
bedeinkatu eizue Jauna;
tximist eta hodeiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Bedeinkatu bei Jauna lurrak:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Mendi eta muno, bedeinkatu
eizue Jauna;
lur ganean ernetzen diran guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Iturriak, bedeinkatu eizue Jauna;
itsaso eta ibaiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Baleak eta uretan dabiltzan
guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko hegazti guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Piztia eta abere guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Giza-seme-alabak, bedeinkatu
eizue Jauna;
israeldarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Jaunaren abadeak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren morroiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Espiritu eta anima zintzoak,
bedeinkatu eizue Jauna;
santu eta biotz-apalak, bedeinkatu eizue Jauna.
Ananias, Azarias, Misael, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatu daiguzan Aita eta
Semea Espiritu Santuarekin:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatua Zu zeru-sabaian:
aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.
Ant. Aingeruak honela esan eutsen artzainei: Poz handi baten barri ona dakartsuet: gaur munduaren Salbatzailea jaio jatzue, alleluia.
3 Ant. Umetxo bat jaio jaku gaur, eta Haren izena: Jaungoiko indartsu, alleluia.
149 Salmoa
Kanta Jaunari kantu
barri,
haren gorespena zintzoen batzarrean
entzun bedi.
Poztu bedi Israel bere Egileagan,
alaitu beitez siondarrak euren
erregeagan.
Goretsi beie Haren
izena dantzarekin,
egin beioe goratzarre zaldabai eta
kitararekin.
Maite dau-ta Jaunak bere herria,
umilak ditu garaipenez jantziak.
Goraldi horretaz
zintzoak alaitu beitez,
euren etzun-lekuetan oihu egin beie
pozez.
Bego Jainkoaren goralpena hareen eztarrietan,
egon beitez aho biko ezpatak hareen
eskuetan;
atzerriengandik mendekua hartu daien,
herriak zigortu daiezan;
hareen erregeak lotu daiezan katez,
hareen handikiak, burdin-uztaiez.
Idatzirik dagoan epaia
jazo bedi:
gorapide hau dagokie Haren zintzo
guztiei.
Aintza Aitari eta
Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen
lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Umetxo bat jaio jaku
gaur, eta Haren izena: Jaungoiko indartsu, alleluia.
Jainkoaren itza
Ume bat jaio jaku, seme bat emon jaku; aginpidea daroa sorbaldan; eta haren izena: Kontsejatzaile harrigarri, Jaungoiko indartsu, Betiko Aita, Bake-errege.
R/. Ezagutuazo dau Jaunak. *
Alleluia, alleluia.
V/. Beragandiko garaipena. * Alleluia, alleluia.
R/. Aintza Aitari. Ezagutuazo.
Bened. ant. Kristo jaio zanean, holantxe abesten eban
aingeru-taldeak: Salbazinoa, aurkian jesarrita dagoan gure Jainkoarena da, eta
Bildotsarena.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta zituenen bidez;
salbazinoa gure etsaien menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Kristo jaio zanean, holantxe abesten eban aingeru-taldeak: Salbazinoa,
aurkian jesarrita dagoan gure Jainkoarena da, eta Bildotsarena.
Eskariak
Egin deiogun otoitz Kristori —Aitak gauza guztiak Harexengan alkartzea erabagi eban —, eta esan deiogun:
Jainkoaren Seme maite, entzun gaizuz.
—Jainkoaren Seme, hasieran Aitagan zinana, eta ordua bete zanean gizon egin zinana: * emoiguzu guztientzako senide-maitasuna.
—Behartsu egin zinan, zure errukitasunez gu aberasteko; zure burua beheratu zenduan, apaltasun horregaz gu gora jasotzeko, eta zure aintzaren erdikide egiteko: * egin gaizuz zure barri onaren serbitzari zintzo.
—Ilunpetan eta herio-gerizpean gengozanoi argia emon deuskuzu: * emoiguzu baita zuzentasuna eta bakea ere.
—Emoiguzu bihotz zuzen eta leiala, zure hitza entzuteko; * sortu eizuz gugan eta mundu guztian, Salbazino-frutu ugariagoak.
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko ahalguztiduna, pekatuaren buztarri zaharrean lotuta gagoz aspalditik; iguzu behin betiko libre egin gaizala, zure Seme gizon eginaren jaiotza barriak. Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta
Espiritu Santuak.
R/. Amen.
R/. Eskerrak Jainkoari.