San Joan Apostolua
GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene
Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta
Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Aleluia.
Goratzarrea
KRISTO BERPIZTUAREN LEKUKO
R/. Kristo berpiztuaren lekuko zaretenok,
zaindu Jainko-herria
fedean eta batasunean.
Gure fedea eri denean,
nora jo, zuengana ezik?
Zuek zaituztegu lekuko eta zaintzaile.
Zuek hotsegin duzue askatasunez
hasieran bazena,
zeuron begiz ikusia,
eta zeuron eskuz ukitua:
Biziaren hitza.
Gure kezkak eta esperantzak,
non bakerik, zuengan ezik?
Zuek zaituztegu Elizaren oinarri,
zuek ikusi duzue berbiztua den Jauna,
zuek entzun Espiritua,
suz eta hitzez azaltzen
Kristoren misterioa,
betidanik Jainkoarengan
ezkutu zegoen misterioa.
Salterioa
1 Ant. Joan, apostolu eta ebanjelaria, gazte garbia aukeratu eban Jaunak, eta beste apostoluak baino maiteago izan zan.
62 Salmoa
Jainko, neure Jainko zaitut,
goizetik bilatzen zaitut,
zeure egarriz daukat gogoa,
zeure irrikaz haragia,
lur idor, egarri, ur barik dirudi.
Egona nozu Zuri begira jauretxean,
zure ospea ta indarra ikusi-nahian.
Bizia baino hobea da-ta zure
maitasuna,
ezpanok zure goralpena egingo dabe.
Goretsiko zaitut bizi nazan artean,
jasoko ditut eskuok zure izenean.
Gurinez eta maminez lez beteko jat
gogoa,
ezpan-ikaraz goretsiko zaitu nire
ahoak.
Zutaz oroitzen naz ohe-ganean,
Zeu gogoratzen zaitut gauean.
Zeu bihurtu zara-ta nire
laguntzaile,
pozez oihu dagit zure hegoen gerizpean.
Nire gogoa Zuri itsatsia dago,
zure eskoiak eutsita nago.
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Joan, apostolu eta ebanjelaria, gazte garbia aukeratu eban Jaunak, eta beste apostoluak baino maiteago izan zan.
2 Ant. Hauxe da Joan, honen esku itzi eban Kristok, kurutzean egoala, bere
ama Maria.
Kantika: Dn 3, 57-88. 56
Jaunak egindako guztiak,
bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue
Jauna;
zeruak, bedeinkatu eizue Jauna.
Zeru-gaineko ur guztiak,
bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren gudari guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Eguzki eta ilargi, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko izarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Euri ta ihintz guztiak,
bedeinkatu eizue Jauna;
haize guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Su eta beroak, bedeinkatu eizue Jauna;
hotz eta hotz-min, bedeinkatu eizue Jauna.
Ihintz eta langar,
bedeinkatu eizue Jauna;
izotz eta jelak, bedeinkatu eizue Jauna.
Aintziar eta edur, bedeinkatu eizue Jauna;
gauak eta egunak, bedeinkatu eizue Jauna.
Argi eta ilunpeak,
bedeinkatu eizue Jauna;
tximist eta hodeiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Bedeinkatu bei Jauna lurrak:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Mendi eta muno, bedeinkatu
eizue Jauna;
lur ganean ernetzen diran guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Iturriak, bedeinkatu eizue Jauna;
itsaso eta ibaiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Baleak eta uretan dabiltzan
guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko hegazti guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Piztia eta abere guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Giza-seme-alabak, bedeinkatu
eizue Jauna;
israeldarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Jaunaren abadeak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren morroiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Espiritu eta arima zintzoak,
bedeinkatu eizue Jauna;
santu eta biotz-apalak, bedeinkatu eizue Jauna.
Ananias, Azarias, Misael, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatu daiguzan Aita eta
Semea Espiritu Santuarekin:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatua Zu zeru-sabaian:
aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.
Ant. Hauxe da Joan, honen esku itzi eban Kristok, kurutzean egoala, bere ama Maria.
3 Ant. Jesusek hain maite zuen ikasle harek esan zuen: Jauna da, alleluia.
149 Salmoa
Kanta Jaunari kantu barri,
haren gorespena zintzoen batzarrean
entzun bedi.
Poztu bedi Israel bere Egileagan,
alaitu beitez siondarrak euren
erregeagan.
Goretsi beie Haren izena dantzarekin,
egin beioe goratzarre zaldabai eta
kitararekin.
Maite dau-ta Jaunak bere herria,
umilak ditu garaipenez jantziak.
Goraldi horretaz zintzoak alaitu beitez,
euren etzun-lekuetan oihu egin beie
pozez.
Bego Jainkoaren goralpena hareen eztarrietan,
egon beitez aho biko ezpatak hareen
eskuetan;
atzerriengandik mendekua hartu daien,
herriak zigortu daiezan;
hareen erregeak lotu daiezan katez,
hareen handikiak, burdin-uztaiez.
Idatzirik dagoan epaia jazo bedi:
gorapide hau dagokie Haren zintzo
guztiei.
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jesusek hain maite eban ikasle harek esan eban: Jauna da, alleluia.
Jainkoaren itza
Pedrok eta Joanek honelaxe erantzun eben: Zeuek ikusi,
Jaungoikoaren aurrean zuzena dan ala ez, Haren esana laga eta zeuena egitea. Gu
ezin geintekez egon, geuk entzun eta ikusi doguna esan barik.
R/. Lurbira osoan * nagusi ipiniko
dituzu. Lurbira.
V/. Gizaldiz gizaldi oroitaraziko dute, Jauna, zure izena. Nagusi.
R/. Aintza Aitari. Lurbira.
Bened. ant. Hitza haragi egin zan, eta geure artean ipini eban bizilekua; eta geuk ikusi dogu Haren aintza, alleluia.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta zituenen bidez;
salbazinoa gure etsaien menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Hitza haragi egin zan, eta geure artean ipini eban bizilekua; eta geuk ikusi dogu Haren aintza, alleluia.
Eskariak
Senideok, Apostoluak oinarri doguzala, eskatu deiogun Aita ahalguztidunari bere herriaren alde, esanez:
Izan gogoan, Jauna, zure Eleiza.
—Aita, zure Semea hilen artetik biztu zanean, lehenengo Apostoluei agertzea nahi izan zendun: * egin gaizuz Kristoren testigu munduaren azken-mugetaraino.
—Zuk, Jauna, zure Semea bialdu zenduan, behartsuei barri ona emotera: * lagundu eiguzu, Ebanjelioa izaki guztiei iragartzen.
—Zuk, Jauna, zure Semea bialdu zenduan hitzaren hazia ereitera: * emoiguzu, hitza neketan ereiten dihardugunoi, uzta pozetan jasotzea.
—Zuk, Jauna, zure Semea bialdu zenduan bere odolaz mundua Zurekin adiskidetzera: * egizu, guztiok guztiokin adiskidetzen ahalegindu gaitezala.
—Zuk, Jauna, zure Semea zeruetan zure eskoi aldean jarri zenduan: * hartu eizuz hildakoak zorionaren erreinuan.
Gure Aita zeruetan
zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor
bedi zure erreinua,
egin
bedi zure nahia
zeruan
bezela lurrean ere.
Emoiguzu
gaur
egun
honetako ogia,
parkatu
gure zorrak
geuk
ere geure zordunei
parkatzen
deutsegun ezkero,
ez
eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina
atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko Jauna, Joan apostolu eta ebanjelari santuaren bidez agertu deuskuzu zure Hitz gizon-eginaren misterioa; iguzu, aditu daiguzala eta bihotzez maitatu, Harek erakutsi euskuzan miragarriak. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala
Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.