Agerkundeko jai nagusira arte
GAUR IKUSIKO DUZUE
Gaur ikusiko duzue Haren
dirdaia,
hona hemen zuen Jaungoikoa.
Gaur jaio da gure Salbatzailea,
Kristo Jauna.
Jaunak dio: Zu zera nire Seme,
egun zaitut Nik Zu erne,
jaiot-egunetik zera Errege.
Gaur ikusiko duzue argia,
hona hemen zuen Jaungoikoa.
Gaur jaio da gure Salbatzailea,
Kristo Jauna.
Argitik argi, gizartean gizon,
haur bat jaio zaigu, Seme bat eman:
«Bake-Seme» du izena.
Bakea lurrean gizonei,
aintza Jainkoari.
Gaur jaio da gure Salbatzailea,
Kristo Jauna.
Urak itsasoa betetzen duen bezala,
bakeak hala hartuko du lurra.
Hau da Jaunak egin-eguna.
Berri on bat hotsegiten
dizuegu:
hona hemen zuen Jaungoikoa.
Gaur jaio da gure Salbatzailea,
Kristo Jauna.
Argitik argi, gizartean gizon,
haur bat jaio zaigu, Seme bat eman:
«Bake-Seme» du izena.