2024/12/22

12/28_Ume Errubako Santuak

GORESPENAK

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
     Hasieran zen bezala orain eta beti
     gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.

 

Goratzarrea

NOR DIRA ETA NONDIK DATOZ

Nor dira eta / nondik datoz,
zuriz jantzirik / ditugunok?

Jantzi ederrez, / palma-adarrez / datozenok
egonak dira / oinaze-neke / saminetan.
Soin ta soineko / xahutu dituzte / ta apaindu
Jainko-Bildotsak / isuri-odol / oparotan.

Gose zirenok / ez dira inoiz / gosetuko,
egarri izanok / ez dute izango / egarririk.
Ur biziz ditu / Jainko-Bildotsak / ase-bete,
Kristogan hilik / Kristogan daude / berpizturik.

Negar-herritik / iritxi dira / poz-lekura,
martiritzatik / atsedenera / dira heldu.
Bere eskuz die / Jaunak txukatzen / malko oro,
Kristo ikusteak / egiten ditu / zoriontsu.

 

Salterioa

1 Ant. Neugaz ibiliko dira soineko zuritan, merezi dabe-ta —dino Jaunak—.

62 Salmoa

Jainko, neure Jainko zaitut,
    goizetik bilatzen zaitut,
    zeure egarriz daukat gogoa,
    zeure irrikaz haragia,
    lur idor, egarri, ur barik dirudi.

Egona nozu Zuri begira jauretxean,
    zure ospea ta indarra ikusi-nahian.
    Bizia baino hobea da-ta zure maitasuna,
    ezpanok zure goralpena egingo dabe.

Goretsiko zaitut bizi nazan artean,
    jasoko ditut eskuok zure izenean.
    Gurinez eta maminez lez beteko jat gogoa,
    ezpan-ikaraz goretsiko zaitu nire ahoak.

Zutaz oroitzen naz ohe-ganean,
    Zeu gogoratzen zaitut gauean.
    Zeu bihurtu zara-ta nire laguntzaile,
    pozez oihu dagit zure hegoen gerizpean.
    Nire gogoa Zuri itsatsia dago,
    zure eskoiak eutsita nago.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Neugaz ibiliko dira soineko zuritan, merezi dabe-ta —dino Jaunak—.

 

2 Ant. Jauna goresten dabe umetxoek; bizirik ezin izan ebena hiltzean autortzen dabe.

Kantika: Dn 3, 57-88. 56

Jaunak egindako guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
     goretsi eta ospatu gizaldietan.
     Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue Jauna;
     zeruak, bedeinkatu eizue Jauna.

Zeru-gaineko ur guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
    Jaunaren gudari guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Eguzki eta ilargi, bedeinkatu eizue Jauna;
    zeruko izarrak, bedeinkatu eizue Jauna.

Euri ta ihintz guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
    haize guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Su eta beroak, bedeinkatu eizue Jauna;
    hotz eta hotz-min, bedeinkatu eizue Jauna.

Ihintz eta langar, bedeinkatu eizue Jauna;
    izotz eta jelak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Aintziar eta edur, bedeinkatu eizue Jauna;
    gauak eta egunak, bedeinkatu eizue Jauna.

Argi eta ilunpeak, bedeinkatu eizue Jauna;
    tximist eta hodeiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Bedeinkatu bei Jauna lurrak:
    goretsi eta ospatu gizaldietan.

Mendi eta muno, bedeinkatu eizue Jauna;
    lur ganean ernetzen diran guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Iturriak, bedeinkatu eizue Jauna;
    itsaso eta ibaiak, bedeinkatu eizue Jauna.

Baleak eta uretan dabiltzan guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
    zeruko hegazti guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Piztia eta abere guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
    goretsi eta ospatu gizaldietan.

Giza-seme-alabak, bedeinkatu eizue Jauna;
    israeldarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Jaunaren abadeak, bedeinkatu eizue Jauna;
    Jaunaren morroiak, bedeinkatu eizue Jauna.

Espiritu eta arima zintzoak, bedeinkatu eizue Jauna;
    santu eta biotz-apalak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Ananias, Azarias, Misael, bedeinkatu eizue Jauna:
    goretsi eta ospatu gizaldietan.

Bedeinkatu daiguzan Aita eta Semea Espiritu Santuarekin:
    goretsi eta ospatu gizaldietan.
    Bedeinkatua Zu zeru-sabaian:
    aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.


Ant. Jauna goresten dabe umetxoek; bizirik ezin izan ebena hiltzean autortzen dabe.

 

3 Ant. Umetxoen eta sein bularrekoen ahotik, gorespena atara dozu arerioak isilduazoteko.

149 Salmoa

Kanta Jaunari kantu barri,
    haren gorespena zintzoen batzarrean entzun bedi.
    Poztu bedi Israel bere Egileagan,
    alaitu beitez siondarrak euren erregeagan.

 Goretsi beie Haren izena dantzarekin,
    egin beioe goratzarre zaldabai eta kitararekin.
    Maite dau-ta Jaunak bere herria,
    umilak ditu garaipenez jantziak.

 Goraldi horretaz zintzoak alaitu beitez,
    euren etzun-lekuetan oihu egin beie pozez.
    Bego Jainkoaren goralpena hareen eztarrietan,
    egon beitez aho biko ezpatak hareen eskuetan;

 atzerriengandik mendekua hartu daien,
    herriak zigortu daiezan;
    hareen erregeak lotu daiezan katez,
    hareen handikiak, burdin-uztaiez.

 Idatzirik dagoan epaia jazo bedi:
    gorapide hau dagokie Haren zintzo guztiei.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Umetxoen eta sein bularrekoen ahotik, gorespena atara dozu arerioak isilduazoteko.

 

Jainkoaren hitza

     Entzun, garrasiak dira eta negar saminak Raman: Rakel negarrez dago bere umeekaitik, eta ez dau pozgarririk gura, ez dira-ta bizi.

R/. Santuak eta zintzoak * beti bizi izango dira. Santuak.
V/. Hareek Jainkoagandik hartzen dabe saria. Beti.
     Aintza Aitari. Santuak.


Bened. ant.  Ume errugabeak Kristogaitik hil ziran; errege gaizto baten aginduz hil ebezan bularreko seinak. Orain Bildots errugabeari jarraitzen deutsoe, etengabe esanez: Gora Zu, Jauna!

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
    behinola bere profeta zituenen bidez;
    salbazinoa gure etsaien menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.
 

Ant.  Ume errugabeak Kristogaitik hil ziran; errege gaizto baten aginduz hil ebezan bularreko seinak. Orain Bildots errugabeari jarraitzen deutsoe, etengabe esanez: Gora Zu, Jauna!

 

Eskariak

     Ospatu daigun Kristoren aintza, gudarien arma-indarrez ez, Ume Errubako martirien talde zuriaz baino, garaitu eben-eta jauntxo ankerra, eta zoli esan deiogun: 

Goresten zaitu, Jauna, martirien talde zuriak.

     —Umetxo Errugabeek hitzez ez, odolez baino, autortu zinduezan Kristo, * egizu, guk hitzez eta egitez autortu zaiguzala gizakien aurrean.

     —Burrukarako oraindik gauza ez ziranak garaipen-koroirako gai egin dozuzan Horrek, * ez gaizuzala jausten itzi garaipenerako hainbeste laguntzaz inguraturik gagozanok.

     —Umetxo Errugabeen jantziak zure odoletan garbitu dozuzan Horrek, * garbitu gaizuz gaiztakeria guztitik.

     —Umetxo martiriak zure erreinura lehen-frutu lez eroan dozuzan Horrek, * ez gaizuz itzi gu eztegu-mahaitik kanpora.

     —Zure umezaroan erasotua eta erbesteratua izan zinan Horrek, * gorde eizuz, gosez, guduan eta edozein ezbeharretan galtzeko zorian aurkitzen diran umeak.

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,

etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

Otoitza

     Jainko Jauna, gaurko egunez Umetxo Errugabe martiriek zure aintza autortu eben, ez hitzez, heriotzaz baino; egizu, guk ahoz autortzen dogun sinismena, bizitza guztiaz ere agertu daigula. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.

Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.