San Esteban, lehen martiria
GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene
Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta
Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Aleluia.
Goratzarrea
NOR DIRA ETA NONDIK DATOZ
Nor dira eta / nondik datoz,
zuriz jantzirik / ditugunok?
Jantzi ederrez, / palma-adarrez
/ datozenok
egonak dira / oinaze-neke / saminetan.
Soin ta soineko / xahutu dituzte / ta apaindu
Jainko-Bildotsak / isuri-odol / oparotan.
Gose zirenok / ez dira inoiz
/ gosetuko,
egarri izanok / ez dute izango / egarririk.
Ur biziz ditu / Jainko-Bildotsak / ase-bete,
Kristogan hilik / Kristogan daude / berpizturik.
Negar-herritik / iritxi dira
/ poz-lekura,
martiritzatik / atsedenera / dira heldu.
Bere eskuz die / Jaunak txukatzen / malko oro,
Kristo ikusteak / egiten ditu / zoriontsu.
1 Ant. Nire gogoa Zuri itsatsia dago, ene Jainko; Zugaitik harrika egin deuste-ta.
62 Salmoa
Jainko, neure Jainko zaitut,
goizetik bilatzen zaitut,
zeure egarriz daukat gogoa,
zeure irrikaz haragia,
lur idor, egarri, ur barik dirudi.
Egona nozu Zuri begira jauretxean,
zure ospea ta indarra ikusi-nahian.
Bizia baino hobea da-ta zure maitasuna,
ezpanok zure goralpena egingo dabe.
Goretsiko zaitut bizi nazan artean,
jasoko ditut eskuok zure izenean.
Gurinez eta maminez lez beteko jat gogoa,
ezpan-ikaraz goretsiko zaitu nire ahoak.
Zutaz oroitzen naz ohe-ganean,
Zeu gogoratzen zaitut gauean.
Zeu bihurtu zara-ta nire laguntzaile,
pozez oihu dagit zure hegoen gerizpean.
Nire gogoa Zuri itsatsia dago,
zure eskoiak eutsita nago.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Nire gogoa Zuri itsatsia dago, ene Jainko; Zugaitik harrika egin deuste-ta.
2 Ant. Estebanek zerua zabalik ikusi eban, ikusi eta bertan sartu zan. Zorionekoa, zerua zabaldu jakon gizona!
Kantika: Dn 3, 57-88. 56
Jaunak egindako guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruak, bedeinkatu eizue Jauna.
Zeru-gaineko ur guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren gudari guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Eguzki eta ilargi, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko izarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Euri ta ihintz guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
haize guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Su eta beroak, bedeinkatu eizue Jauna;
hotz eta hotz-min, bedeinkatu eizue Jauna.
Ihintz eta langar, bedeinkatu eizue Jauna;
izotz eta jelak, bedeinkatu eizue Jauna.
Aintziar eta edur, bedeinkatu eizue Jauna;
gauak eta egunak, bedeinkatu eizue Jauna.
Argi eta ilunpeak, bedeinkatu eizue Jauna;
tximist eta hodeiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Bedeinkatu bei Jauna lurrak:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Mendi eta muno, bedeinkatu eizue Jauna;
lur ganean ernetzen diran guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Iturriak, bedeinkatu eizue Jauna;
itsaso eta ibaiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Baleak eta uretan dabiltzan guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko hegazti guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Piztia eta abere guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Giza-seme-alabak, bedeinkatu eizue Jauna;
israeldarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Jaunaren abadeak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren morroiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Espiritu eta arima zintzoak, bedeinkatu eizue Jauna;
santu eta biotz-apalak, bedeinkatu eizue Jauna.
Ananias, Azarias, Misael, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatu daiguzan Aita eta Semea Espiritu Santuarekin:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatua Zu zeru-sabaian:
aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.
Ant. Estebanek zerua zabalik ikusi eban, ikusi eta bertan sartu zan. Zorionekoa, zerua zabaldu jakon gizona!
3 Ant. Zerua zabalik ikusten dot, eta Jesus Jaungoikoaren eskoian.
149 Salmoa
Kanta Jaunari kantu barri,haren gorespena zintzoen batzarrean entzun bedi.
Poztu bedi Israel bere Egileagan,
alaitu beitez siondarrak euren erregeagan.
Goretsi beie Haren izena dantzarekin,
egin beioe goratzarre zaldabai eta kitararekin.
Maite dau-ta Jaunak bere herria,
umilak ditu garaipenez jantziak.
Goraldi horretaz zintzoak alaitu beitez,
euren etzun-lekuetan oihu egin beie pozez.
Bego Jainkoaren goralpena hareen eztarrietan,
egon beitez aho biko ezpatak hareen eskuetan;
atzerriengandik mendekua hartu daien,
herriak zigortu daiezan;
hareen erregeak lotu daiezan katez,
hareen handikiak, burdin-uztaiez.
Idatzirik dagoan epaia jazo bedi:
gorapide hau dagokie Haren zintzo guztiei.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zerua zabalik ikusten dot, eta Jesus Jaungoikoaren eskoian.
Jainkoaren hitza
Ez da bidezko, guk Jainkoaren hitza iztea, mahaiak zerbitzeko. Aukeratu eizuez, beraz, zuen artean, izen oneko zazpi gizon, jakituri-espirituz beteak, eta lan ori euren gain itziko deutsegu; guk, ostera, otoitzean eta hitzaren zerbitzuan jardungo dogu oso-osoan. Batzarrak ontzat hartu eban asmo hori.
R/. Jauna da nire indar * eta
kemen. Jauna.
V/. Bera izan da nire salbamen. * Eta kemen.
Aintza Aitari. Jauna da.
Bened. ant. Zeruko ateak zabaldu egin jakozan Esteban lehen-martiriari.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta zituenen bidez;
salbazinoa gure etsaien menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zeruko ateak zabaldu egin jakozan Esteban lehen-martiriari.
Eskariak
Senideok, gogoratu daiguzan, Jainkoaren hitzagatik odola isuri eben martiriak, eta eurekin batean goretsi daigun gure Salbatzailea, testigu zintzoa, esanez:
Zeure odolaz erosi gaituzu, Jauna, Jainkoarentzat.
—Sinismenagaitik gogo onez heriotzea aukeratu eben zure martirien bitartez, * emoiguzu, Jauna, egiazko askatasuna.
—Odola isurtzeraino euren sinismena autortu eben zure martirien bitartez, * emoiguzu, Jauna, egiazko sinismenean irautea.
—Euren kurutzea eroanez, zeure antzeko egin ziran martirien bitartez, * emoiguzu, Jauna, bizitzako nekeak kementsu eroatea.
—Euren soinekoak Bildotsaren odoletan garbitu ebezan zure martirien bitartez, * emoiguzu, Jauna, haragiaren eta munduaren grinak eta maltzurkeriak oinperatzea.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor
bedi zure erreinua,
egin
bedi zure nahia
zeruan
bezela lurrean ere.
Emoiguzu
gaur
egun
honetako ogia,
parkatu
gure zorrak
geuk
ere geure zordunei
parkatzen
deutsegun ezkero,
ez
eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina
atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Iguzu, Jauna, gure bizitzan bete daigula, Esteban lehen-martiriaren egun honetan ospatzen dogun misterioa; eta harek bere hiltzaileentzat otoitz egin eta parkamena eskatu eban lez, erakutsi eiguzu guri ere gure arerioak maitatzen. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala
Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.