2024/12/29

Buru zara, Kristo

(Eleiz-artzainak)

BURU ZERA, KRISTO

Buru zera, Kristo, / artzainen Errege:

herriak osoan, / festa-giro argiz,

zure apaizaren / aintza du kantagai

eresietan.


Zure Espirituaz / krisma ugaritan

barne igurtzia / emanez, Zuk duzu

egin Elizako / gudari ta buru

zure herrian. 

 

Artzain zuen eta / neurri artaldeak,

itsuak argi ta / lagun behartsuak,

aita zuten denek, / eta denek ura

berena zuten. 

 

Haren lana sariz / ordaintzen duzuna,

haren jarraitzaile / egin gaitzazula;

eta gero eman / haren ikasleoi

zure zerua.