2024/12/23

Gabonaldiko II. Domekea

Gabon aldiko II. Domekea

 GORESPENAK

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
    Hasieran zen bezala orain eta beti
    gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.

 

Goratzarrea

 —Gaur ikusiko duzue

 Aspaldian

 

Salterioa

 

1 Ant. Argi bat sortu da ilunpetan, gizaki guztion Salbatzailea jaio da, alleluia.

117 Salmoa

Eskerrak Jaunari, ona da-eta,
    Haren maitasuna betikoa da-eta.
    Israel-etxeak hauxe esan bei:
    «Haren maitasuna betikoa».

Aaron-etxeak hauxe esan bei:
    «Haren maitasuna betikoa».
    Esan beie Jaunaren bildur diranek:
    «Haren maitasuna betikoa».

Deitu neutsan larrialdian Jaunari,
    entzun eustan eta onez atara.
    Jauna dot neugaz: ez deutsat bildurrik,
    gizonak egin leikidanari.
    Nirekin Jauna, niri lagun egiteko,
    nik etsaiak lotsatuak ikusteko.

Hobe da Jaunagana batzea,
    eta ez gizakiengan uste on izatea;
    hobe da Jaunagana batzea,
    eta ez handikiengan uste on izatea.

Atzerri-jende guztiek inguratu ninduen:
    Jaunaren izenean xehatu nebazan.
    Alde guztitik jendeek inguratu ninduen:
    Jaunaren izenean xehatu nebazan.
    Erleek lez inguratu ninduen,
    biztu ziran sua sasian lez:
    Jaunaren izenean xehatu nebazan.

Gogor bultzatu ninduen jausteko,
    hantxe egoan Jauna niri laguntzeko.
    Nire indar eta nire kemen Jauna,
    Bera suertatu da nire salbazinoa.

Poz eta garaipen-oihuak zintzoen txabolan:
    «Jaunaren eskoiak bizkor jokatu dau,
    Jaunaren eskoiak nau altxatu,
    Jaunaren eskoiak bizkor dau jokatu».

Ez naz hilgo, bizi izan baino,
    Jaunaren eginak nik oihukatuko.
    Zigortu nau Jaunak, zigortu,
    baina ez nau heriotzaratu.

Edegi niri zintzotasunaren ateak,
    hortik sarturik emon deiodazan Jaunari eskerrak.
    Hauxe da Jaunaren atea,
    zintzoak sartuko dira aurrera.

Eskerrak Zuri, entzun nozulako,
    salbamen suertatu zaiatazalako.

Etxegileek baztertutako harria,
    berori suertatu da giltz-harria.
    Jaunak egin dau hori,
    gure begien harrigarri.

Hauxe da Jaunak egin dauan eguna,
    gu poztutzeko eta alaitzeko eguna.
    Emon, Jauna, salbazinoa,
    emon, Jauna, zoriona.

Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena,
    bedeinkatzen zaituegu Jaunaren etxean.
    Jainkoa da Jauna,
    guri argi egin deuskuna.

Antolatu eizue jente-lerroa
    abar-hostoak eskuetan dabezala,
    altarearen ertzetaraino doazela.

Zeu zara nire Jainko,
    eskerrak emoten deutsudaz;
    ene Jainko, goresten zaitut.

Eskerrak Jaunari, ona da-ta,
    Haren maitasuna betikoa da-ta.

Aintza Aitari eta Semeari
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.
 

Ant. Argi bat sortu da ilunpetan, gizaki guztion Salbatzailea jaio da, alleluia.

 

2 Ant. Egin deiogun goratzarre Jaunari, gure Jainkoari, alleluia.

 Kantika: Dn 3, 52-57

Bedeinkatua Zu, Jauna, gure arbasoen Jainkoa:
    aintza ta gorespen Zuri gizaldietan.

Bedeinkatua zure izen santu eta aintzagarria:
    aintza ta gorespen Berari gizaldietan.

Bedeinkatua Zu, jauretxe santu eta aintzagarrian:
    aintza ta gorespen Zuri gizaldietan.

Bedeinkatua Zu, zure erreinuko aurkian:
    aintza ta gorespen Zuri gizaldietan.

Bedeinkatua Zu, kerubin-ganean jesarrita,
    lezak ikusten dozuzana:
    aintza ta gorespen Zuri gizaldietan.

Bedeinkatua Zu, zeru-sabaian:
    aintza ta gorespen Zuri gizaldietan.

Jaunak egindako guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
    goretsi eta ospatu gizaldietan.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.
 

Ant. Egin deiogun goratzarre Jaunari, gure Jainkoari, alleluia.

 

3 Ant.  Ilunpetan ebilen herriak argi handi bat ikusi eban, alleluia.

150 Salmoa

Goretsi eizue Jauna bere jauretxean,
    Goretsi eizue bere zeru ospetsuan.
    Goretsi eizue, Berak egin-lan handiakaitik,
    Goretsi eizue bere handiaren handiagaitik.

Goretsi eizue turutaren hotsez,
    Goretsi eizue salterioz eta kitar-hotsez.
    Goretsi eizue zaldabai eta dantzarekin,
    Goretsi eizue zurda-soinu eta txistuarekin.

Goretsi eizue txilin ozenekin,
    Goretsi eizue txilin alaiekin.
    Arnasa duen guztik Jauna beza goretsi.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Ilunpetan ebilen herriak argi handi bat ikusi eban, alleluia.

 

Jainkoaren itza

    Askotan, eta era askotara hitz egin eutsen Jainkoak aspalditik gure arbasoei Profeten bidez; eta azkenak diran egunotan, Semearen bidez hitz egin deusku. Seme hauxe egin eban gauza guztien oinordeko; eta Beraren bidez egin eban mundua be.

 

R/. Kristo, Jainko biziaren Seme. * Erruki zakiguz. Kristo.

V/. Maria Birjinagandik jaio zinan hori. * Erruki.

    Aintza Aitari. Kristo.


Bened. ant.  Birjina leial-leialak Jainkoaren Hitza gizon egina sortu dau, eta seina egin ondoren ere birjina gelditu da. Goretsi daigun guztiok, esanez: Bedeinkatua zu andra guztien artean.

 

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
    behinola bere profeta zituenen bidez;
    salbazinoa gure etsaien menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Birjina leial-leialak Jainkoaren Hitza gizon egina sortu dau, eta seina egin ondoren ere birjina gelditu da. Goretsi daigun guztiok, esanez: Bedeinkatua zu andra guztien artean.

 

Eskariak

    Ospatu daigun goratzarretan Kristo, Jainkoaren Hitza, gizaldiak baino lehenago dana, orain jaio jakuna, eta goraldu daigun pozik esanez:

Poztu bedi lurra, Jauna, etorri zaralako.

    —Kristo, betiko Hitza, lurrera jatsirik alaitasunezko ihintzez asetu dozu mundua * argitu eizuz gure bihotzak, zure etorrerearen argiaz.

    —Gure Salbatzaile, zure jaiotza egunean Jainkoaren leialtasuna erakutsi deuskuzu: * egizu, gure Bateoko agintzariak leialtasunez bete daiguzala.

    —Zeru-lurren Errege, aingeruen bidez munduari bakea iragarri deutsazu: * gorde gure bizitza zeure bakean.

    —Jauna, egiazko mahatsondo izatera etorri zinan, guri biziaren zituak emoteko: * egizu, aihenak lez Zuri loturik, egiazko frutuak emon daiguzala.

(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.


Otoitza

    Jainko ahalguztidun betiraunekoa, Zugan sinisten dabenen argia, bete eizu zure aintzaz mundua, eta argi distiratsu horrek eroan daizala herrialde guztiak Zu ezagutzera. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.

Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.