2025/01/12

Jaunaren Bateoa

GORESPENAK

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
      Hasieran zen bezala orain eta beti
      gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
 

Goratzarrea

GOIZ-ARGIA

Goiz-argia,
hilik zeudenen / eguzkia:
itsuengana / etorria,
goza dezaten / argi berri / pizgarria.
Zatoz, / Jesus Jauna,
diren guztien / argia.

Heldu da; hona
Jaunaren eguna.
Ongi etorri,
Jaunak igorri
Salbatzaileari!

Jainko-Bildots,
berriz herrira / gidaria;
odola duzu, / isuria,
ardi galduei / emateko / Zuk bizia.
Zatoz, / Jesus Jauna,
ur bizi duen / artzaina.

Jesu Kristo,
Aitak Zuregan / du gozoa;
uretan sartuz / eta hilez,
eman diozu / gizonari / Bataioa.
Zatoz, / Jesus Jauna,
erreinurako / bidea.

Harkaitz berri,
ibai bizien, / iturria:
hor zaude bihotz-/ irekia,
ase dadien / fededunen / egarria.
Zatoz, / Jesus Jauna,
sekulako ur / bizia.

Suzko laino,
gauez argitzen / gaituzuna:
Kalbarioko / minen barna,
agertu duzu / gu nolaz joan / zeruraino.
Zatoz, / Jesus Jauna,
Jainko Aitaren / berdina.

Ezkon-berri,
gurutz-eztaien / hain egarri:
ura diguzu / ardo egin,
Jainko-semeen / sinistea / piztu dadin.
Zatoz, / Jesus Jauna,
zure lurraren / pizgarri.

Jainko-Seme,
Espirituak / argitua:
Zure mintzoa / da zabaldu,
eta piztu du / munduz-mundu / goiko sua.
Zatoz, / Jesus Jauna,
goiko aintzaren / betea.

 

1 Ant. Gudariak bere Erregea bateatzen dau, morroiak bere Jauna, Joanek bere Salbatzailea; ikaratu egiten dira Jordango urak, autormen egiten dau usoak, Aitaren berbaroa entzuten da: Hauxe da nire Semea.

62 Salmoa

Jainko, neure Jainko zaitut,
    goizetik bilatzen zaitut,
    zeure egarriz daukat gogoa,
    zeure irrikaz haragia,
    lur idor, egarri, ur barik dirudi.

Egona nozu Zuri begira jauretxean,
    zure ospea ta indarra ikusi-nahian.
    Bizia baino hobea da-ta zure maitasuna,
    ezpanok zure goralpena egingo dabe.

Goretsiko zaitut bizi nazan artean,
    jasoko ditut eskuok zure izenean.
    Gurinez eta maminez lez beteko jat gogoa,
    ezpan-ikaraz goretsiko zaitu nire ahoak.

Zutaz oroitzen naz ohe-ganean,
    Zeu gogoratzen zaitut gauean.
    Zeu bihurtu zara-ta nire laguntzaile,
    pozez oihu dagit zure hegoen gerizpean.
    Nire gogoa Zuri itsatsia dago,
    zure eskoiak eutsita nago.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Gudariak bere Erregea bateatzen dau, morroiak bere Jauna, Joanek bere Salbatzailea; ikaratu egiten dira Jordango urak, autormen egiten dau usoak, Aitaren berbaroa entzuten da: Hauxe da nire Semea.


2 Ant. Jordango urak sagaratuak izan ziran, Kristo munduari aintzaz beterik azaldu jakonean. Atara eizuez urak pozetan Salbatzailearen iturrietan; Jesu Kristo gure Jaunak santu egin ditu-ta izaki guztiak.

Kantika: Dn 3, 57-88. 56

Jaunak egindako guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
     goretsi eta ospatu gizaldietan.
     Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue Jauna;
     zeruak, bedeinkatu eizue Jauna.

Zeru-gaineko ur guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
    Jaunaren gudari guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Eguzki eta ilargi, bedeinkatu eizue Jauna;
    zeruko izarrak, bedeinkatu eizue Jauna.

Euri ta ihintz guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
    haize guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Su eta beroak, bedeinkatu eizue Jauna;
    hotz eta hotz-min, bedeinkatu eizue Jauna.

Ihintz eta langar, bedeinkatu eizue Jauna;
    izotz eta jelak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Aintziar eta edur, bedeinkatu eizue Jauna;
    gauak eta egunak, bedeinkatu eizue Jauna.

Argi eta ilunpeak, bedeinkatu eizue Jauna;
    tximist eta hodeiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Bedeinkatu bei Jauna lurrak:
    goretsi eta ospatu gizaldietan.

Mendi eta muno, bedeinkatu eizue Jauna;
    lur ganean ernetzen diran guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Iturriak, bedeinkatu eizue Jauna;
    itsaso eta ibaiak, bedeinkatu eizue Jauna.

Baleak eta uretan dabiltzan guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
    zeruko hegazti guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Piztia eta abere guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
    goretsi eta ospatu gizaldietan.

Giza-seme-alabak, bedeinkatu eizue Jauna;
    israeldarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Jaunaren abadeak, bedeinkatu eizue Jauna;
    Jaunaren morroiak, bedeinkatu eizue Jauna.

Espiritu eta arima zintzoak, bedeinkatu eizue Jauna;
    santu eta biotz-apalak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Ananias, Azarias, Misael, bedeinkatu eizue Jauna:
    goretsi eta ospatu gizaldietan.

Bedeinkatu daiguzan Aita eta Semea Espiritu Santuarekin:
    goretsi eta ospatu gizaldietan.
    Bedeinkatua Zu zeru-sabaian:
    aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.

Ant. Jordango urak sagaratuak izan ziran, Kristo munduari aintzaz beterik azaldu jakonean. Atara eizuez urak pozetan Salbatzailearen iturrietan; Jesu Kristo gure Jaunak santu egin ditu-ta izaki guztiak.

 

3 Ant.  Goresten zaitugu, Jauna, gure Jainko eta Eroslea, Espirituaz eta suz garbitzen dozuz-eta gizakion pekatuak.

149 Salmoa

Kanta Jaunari kantu barri,
    haren gorespena zintzoen batzarrean entzun bedi.
    Poztu bedi Israel bere Egileagan,
    alaitu beitez siondarrak euren erregeagan.

 Goretsi beie Haren izena dantzarekin,
    egin beioe goratzarre zaldabai eta kitararekin.
    Maite dau-ta Jaunak bere herria,
    umilak ditu garaipenez jantziak.

 Goraldi horretaz zintzoak alaitu beitez,
    euren etzun-lekuetan oihu egin beie pozez.
    Bego Jainkoaren goralpena hareen eztarrietan,
    egon beitez aho biko ezpatak hareen eskuetan;

 atzerriengandik mendekua hartu daien,
    herriak zigortu daiezan;
    hareen erregeak lotu daiezan katez,
    hareen handikiak, burdin-uztaiez.

 Idatzirik dagoan epaia jazo bedi:
    gorapide hau dagokie Haren zintzo guztiei.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

 Ant.  Goresten zaitugu, Jauna, gure Jainko eta Eroslea, Espirituaz eta suz garbitzen dozuz-eta gizakion pekatuak.

 

Jainkoaren hitza 

     Jaunaren Espiritua neugan dago, Jaunak berak gantzutu nau-ta. Behartsuei barri ona emotera bialdu nau, bihotz-urratuak osatzera; katiguei parkamena iragartera eta giltzapetuei askatasuna; Jaunaren grazi-urtea aldarrikatzera.

R/.  Kristo, Jainko biziaren Seme, * erruki zakiguz. Kristo.
V/. Gaur agertu zaran Hori. Erruki.
        Aintza Aitari. Kristo.

Bened. ant.  Kristok bateoa hartzean, garbitua gelditzen da mundu osoa; pekatu guztien parkamena jadesten deusku Jaunak; garbitu gaitezan guztiok urez eta Espirituaz.      


Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
    behinola bere profeta zituenen bidez;
    salbazinoa gure etsaien menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Kristok bateoa hartzean, garbitua gelditzen da mundu osoa; pekatu guztien parkamena jadesten deusku Jaunak; garbitu gaitezan guztiok urez eta Espirituaz.      

 

Eskariak  

     Jordanen bateoa hartu gura izan eban Salbatzaileari dei egin deiogun, esanez:

Kristo, erruki.

     —Kristo, mundura agertzean gizon-emakume guztiak argitu dozuzana, * egin argi, gaur gugaz hartu-emonak izango dabezanei.

     —Guri apaltasuna erakustearren, zure zerbitzariagandik bateoa hartzeraino jatsi zinan: * egin gaizuz zerbitzari apal gizon-emakume guztientzat.

     —Zure Bateoaren bitartez, pekatuak garbitu eta Aitaren Seme egin gaituzu: * emoiezu seme-alabatzako espiritua, zure bila dabiltzan guztiei.

     —Bateoaren bitartez, izaki guztiak santu egin dozuz, eta biotz-barritzearen betea emon deutsezu: * egin gaizuz barri onaren zerbitzari.

     —Zure Bateoan, Hirutasun guztiz Santua agertu zeunskun: * barriztau eiezu seme-alabatzako espiritua eta errege-abadegoa bateatu guztiei.


(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.


Otoitza

     Jainko ahalguztidun betiraunekoa, Kristo Jordango uretan bateatua izan zanean, eta Espiritu Santua Haren ganera jatsi zanean, ozen autortu zendun Bera dala zure Seme maitea; emoiezu uretik eta Espiritu Santuagandik jaio diran zure seme-alabatzakoei, zure nahia betetzen irautea. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.


Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.